Abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen El Carmelon. Batxilergoko ikasleek euskararen aldeko manifestua irakurri ostean, film berri baten estreinaldia ikusteko aukera euki genuen ere; El Carmeloko lip dub-a hain zuzen ere. Izugarrizko arrakasta izan zuen ikasleen artean eta grabatzerako orduan agertutako lotsak fundamentu gabekoak zirela argi geratu zen. Ia hurrengorako gehiago soltatzen garen...
Ekitaldi berezi honi merezi zuen bukaera emateko Alex Txikon euskal mendizale ospetsuaz gozatu ahal izan genuen. Ordu t'erdi batean bere hitz, bideo eta bizipenetaz busti ginen goi-mendiari buruz baino bizitza nola bizitzeari buruz ikasteko.
Amorebietako El Carmelo ikastetxea, itunpeko ikastetxe pribatua da eta Hezkuntz Erreformaren eredu ofizialean oinarritutako irakaskuntza banatzen du.
Kristau Eskola Elkartearen (KE) barruan dagoen Ikastetxe itunpekoa da. Aita Karmeldarrak zuzendaritza beraien esku dutenez, ahaleginaz saiatzen dira ikasleei heziketa teoriko eta praktiko sendoa eskaintzen, baita kristau baloreetan oinarritzen den osabetezkoa ere.
Euskal gizarte eta kultura inguruan erabat erroturik dagoen Ikastegi honek, euskal irakaskuntza eta kultura sustatzen ditu. D eredua du bere hezkuntza sisteman. Halaber, trilinguismoa ere sustatzen du, ingelesa hiru urteetatik irakasten.
El Carmelo Ikastetxeak EFQM deituriko Kudeaketa Sistemarekiko konpromezua du eta kudeaketaren bikaintasunari emandako Zilarrezko Q-a lortu du.
El Carmelo. Kalbario Plaza, 4 48340 Amorebieta (Bizkaia) Tel. 94 673 09 02 Fax 94 630 83 21